Gaur, 2016ko irailaren 14a, proposatu digutek gure ikaskuntza prozesuari buruzko kartografia bat egitea. Tailler honen bitartez (kartografia), espero dut jende askok kalean egiten dituen gauzekin etorkizunean irakasle denean, ikasitako gauza horiek zerbaitetarako balio izatea. Egia da ere zailtasun batzuk sortuko direla ikerketa burutzerako garaian. Adibidez, unibertsitatetik kanpo bakoitzak gauza ezberdinak egiten ditu, eta horietako bakoitzetik gauza ezberdinak ikasiko ditu, eta ikasitako gauza horietako batzuk balioko dute etorkizunerako edo ez. Hau da, nik adibidez eskubaloia egiten dut, eta bertan ikasten ditudan gauzetatik garrantzitsuenak errespetua, kiroltasuna eta liderazgoa dira. Nire ustez hiru hauek, etorkizunean talde bat aurrera eramaterako garaian lagunduko didatela irakasle hobeago batean bilakatzen.Honekin espero dut, ni bezala pentsatzen duen jende asko aurkitzea eta horrez gain, musika, pintura... edota beste ekintzak burutzen dituzten pertsonak ere nire sentsazio berdinak izatea.
Horrez gain, ikerketa jende askorekin egitean, uste dute gerora begira nire taldean ditudan haur desberdinen ideiak, harremanak etabar ulertu ahal izatea. Azkenik, kartografia osatzerakoan espero dut ikasteko modu desberdinak eta jendeak ikasten dituen gauza ezberdinak ikusi eta aztertu ahal izatea, gerora begira irakasle izaterako garaian egokiak iruditzen zaizkidan baloreak trasmititu eta teknikak aplikatu ahal izateko.
miércoles, 14 de septiembre de 2016
lunes, 12 de septiembre de 2016
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)