domingo, 9 de octubre de 2016

GURE TALDEKIDEEN KARTOGRAFIAK

Hemen duzue nire taldekideek burututako kartografiak:

Aitziber Mindegia

Arkaitz Marques

Ekain Iribarren

Iraide Martin

BESTE TALDEEN KARTOGRAFIAK

Hemen duzue beste taldeen ordezkariak aurkeztutako kartografiak: KARTOGRAFIAK


KARTOGRAFIA, 1.Tailerra

0.ETAPA. Datuak Jaso.

Tailer honekin hasteko, lehenengo klasean banaka bakoitzak 4 argazki, objetu... hartu zituen beraren ikaskuntza prozesuarekin edota "nola ikasten duzu?" galderari erantzuten ziotenak. Batzuk etxetik ekarri zituzten gauzak eta beste batzuk internetetik atera zituzten argazkiak. Nire 4 ebidentziak argazkiak izan ziren: Kirola, Familia, Lagunak eta Irakasle bat errepresentatzen zutenak. Gero taldean bildu ginen eta ikusi genuen horietako argazki asko gure artean koinziditzen zutela.

1.ETAPA. Datuak aztertu.

Taldean bildu ginenan, lortutako datuak kontrastatu genituen eta mugikor baten laguntzaz gure artean edukitako elkarrizketa grabatu genuen. Elkarrizketa hortan , bakoitzak zergatik aukeratu genituen argazki horiek azaldu genuen. Elkarrizketa hori gauzatzeko hainbat galdera proposatu zituen Aingeruk:

• Nola ikasten duzu zure egunerokotasunean, alegia, egoera arruntetan?
• Zerk definitzen du zure bizitzan ikaskuntza egoera esanguratsua edo erreala?
• Nola igarotzen eta interaktuatzen dute ikasteko era hauek?
• Zein da bestearen papera ikasteko esperientzia hauetan?
• Zein da informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera ikasteko era hauetan?
• Zerk eragiten du zure ikaskuntza prozesuan?

Elkarrizketa eduki ondoren eta konklusio batzuk eduki ondoren elkarrizketa antzeko bat eduki genuen Aingerurekin. Bertan gure konklusioak azaldu genizkion eta berak beste hainbat azalpen eman zizkigun. Elkarrizketa hau ere mugikor baten laguntzaz grabatu genuen.

2.ETAPA. Datuak antolatu.

Aurreko prozesu guztia bete ondoren, lortutako datuak hartu eta egin beharreko kartografia planifikatzen hasi ginen. Nire kasuan lehenik klasean bozeto bat egin nuen eta ondoren etxean kartulina batean aurrera eraman nuen kartografia. Hau da emaitza:



3.ETAPA. Aurkikuntzak aurkeztu.


Nire kartografia osotasunean aurkeztu ondoren, zati txikitan aztertu eta azalduko dizuet:

Lehenik, kartografiaren erdialdean, izenburu bezala "Baloreak + Harremanak" ikususi dezakegu.  Honen arrazoia da, nire ikasketa prozesuan bi gauza hauei eman diet garrantzi handiena. Batetik nire ikasketa prozesuan parte hartu duten pertsonek eta esperientziek erakutsitako baloreak eta bestetik haiekin izan ditudan harremanak. Azkenik, izenburu honen eskubitara 4 hitz desberdin dituen laukitxo bat dgo, eta bertan agertzen dira nire ustez garrantzitsuenak diren baloreak: Errespetua,
Kiroltasuna, Liderazgoa eta Konpromezua.





Kartografiaren ezkerraldetik hasita, Familia errepresentatzen duen marrazki bat eta  bi hitz aurkitu ditzazkegu. Marrazkia aztertuz ikus daiteke bertan bi pertsiona heldu eta bi haur agertzen direla. Ezkerretik hasita pertsonai horiek nire ama, ni, nire anaia eta nire aita dira. Bestetik, azpiko hitzek esaten duten bezala nire familia nire euskarria eta ezinbestekoa izan dira. Azkenik ikusi daiteke familiaren irudia gezi lodi batez dagola lotuta kartografiaren izenburuari. Izan ere, nire familiarengandik ikasi ditut balore garrantzitsuernak.










Kartografian agertzen den beste gaietako bat kirolarena da. Nik eskubaloira jokatzen dut, eta ideia hona iruditu zitzaidan hau kartografian gehitzea. Izan ere, kirolak balore asko erakutsi dizkit, gehienbat kartografia beran agertzen direnak: Konpromezua, liderazgoa, kiroltasuna eta errespetua. Nik eskubaloia kirol oso prestua dela pentsatzen dut, beti aurkaria errespetuz tratatu behar dena. Gainera etengabeko kontaktua dagoen kirol bat da eta horrelako kirol batean horrelako baloreak trasmititzea izugarria da. Horrelako zeozer gertatzen da errugbiarekin.






Kartografi hontan sartu dudan beste ataletako bat hezkuntza bankarioari eskaini diot. Bertan irakasle baten itxurako marrazki bat agertzen da behekaldean agertzen den ikasle bati ikasgai desberdinetako liburuak bere buruan sartu nahian dabilena. Honekin esan nahi dudana da, nire ikaskuntza prozesua honen antzekoa izan dela, hau da, irakasleak materia ematen zuela eta ikasleok materia hori ikasi behar genuela. Garrantzitsuena materia guztia jakitea zela, bakoitzaren zailtasunak kontuan hartu gabe.



Kartografiaren eskubi aldean aurkitzen da zatia hau. Bertan ikusi daiteke zentroa "ikasi" hitza dela eta marrazkiak hitz honen inguruan daudela. Goikaldetik hasita ikusi ditzazkegu beharra, lagunak eta behartua hitzak:

Beharra: Gehienbat behar bat izan dudanean ikasi dut, hau da objetibo edota nota altua behar izan dudanean izan da obeto ikasi dudanean.

Lagunak: Lagunekin eta lagunetaz ikasi dut. Haiek izan dira niri askotan nituen dudak argitu didatenak eta halaber beraietaz ere asko ikasi dut.

Behartua: Behartua egon naizenean zerbait egiteko izan da gutxien ikasi dudanean. Horregatik ikasi hitzarekin agertzen den gezia gurutze gorri batekin agertzen da.

Bestetik ikasi hitza, aurretik azaldu ditugun balioekin lotuta daude, balio horiek ikasi egin ditudalako. Azkenik zati honen behekaldean irakasle baten marrazkia dago eta ondoan nire ikastolarena. Irudikatu dudan irakasle hau izan da balore gehien trasmititu didana. Nire ustez izan dudan irakasle onena izan da. Asko arduratzen zen ikasleetaz eta gelan zuen irakasteko eta konportatzeko erak oso egokiak ziren. Irakasle honek Gorputz Hezkuntza, Gizarte Zientziak eta Frantsesa irakasten eta nire tutorea izan zen DBH 1 eta 2. mailan.

Irakasle irudi honen alboan, nire ikastolako marrazki bat agertzen da, izan ere, zentro hortan 16 urte igaro ditut eta gauza asko ikasi ditut 16 urte horietan. Horrez gain 4 hitz garrantzitsu agertzen dira ikastolan izan dudan etaparekin erlazionatu ditudanak: Hezi, hazi, garatu eta formatu. Egin ditudan 4 gauza hauek gehienbat ikastolarengatik izan da.

Bukatzeko sartu ez ditudan objetuak adibidez izan ditudan beste irakasleak, edotota praktikatu ditudan beste kirolak, ez ditut sartu konsideratzen detelako ez dutela nire ikaksuntza prozesuan parte hartu eta gainera ez didatelako ezer positiborik irakatsi.